Testuingurua
4.1. ARIKETA: euskaratu
4.1.1.
Nik, Miren Ortega Callejak, Kontabilitate-zerbitzuburua naizenez, honako hau EGIAZTATZEN DUT.
4.1.2.
Nik, Miren Ortega Callejak, zerbitzuburuaren izenean, honako hau EGIAZTATZEN DUT.
4.2. ARIKETA: aldatu estiloz
Nik, Miren Ortega Callejak, herriko idazkariak, EGIAZTATUA:
Jone Albistegi Adunak herri honetako Txindoki 1 zenbakiko etxe azpian arrandegia eraikitzeko asmoz egindako baimen-eskaerari ez dio inork ere eragozpenik jarri.
4.3. ARIKETA: aldatu estiloz
Gazeoko udal-idazkaria naizen aldetik, nik neuk, Miren Ortega Callejak, honako hau EGIAZTATZEN DUT:
Udal honetan indarrean dagoen biztanleen udal-errolda eta, halaber, nire ardurapeko Idazkaritza honetan dauden txostenak azterturik, ondoko datuak dituen pertsona udalerri honetako HERRIKIDEA dela.
4.4. ARIKETA: euskaratu egiaztagiria
1. (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria izan eta arkitektu-lanetan aritzen dela.
2. (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria dela, arkitektu-lanetan.
3. (... EGIAZTATZEN DUT:) Elena Sagasta Urrutia udal honetako funtzionaria dela eta arkitektu-lanetan diharduela.